Uztartuz webgunearen helburua euskal kulturaren inguruko OAI gordailuetan bilaketa erraztea da. Horretarako webguneak aukeratu, indexatu eta bilaketa sistema errez bat erabiltzaile guztion esku jartzen du.
Zer da OAI?
OAI-PMH metadatuak elkartrukatzeko protokolo bat da. Bi motatako zerbitzariak ezagutzen ditu: provider (metadatuak eta, kasu askotan, dokumentuak jasotzen dituztenak) eta harvester (hainbat provider-etako metadatuak jasotzen dituena). Uztartuz bigarren motakoa, indexatzen dituen gordailuak provider-ak direlarik.
Zein gordailu indexatzen dira?
Uztartuzek indexatzen dituen gordailuen deskribapena orrialde honetan topatuko duzu.
Beste gordailuren bat ezagutzen dut. Indexatzea eska dezaket?
Bai, noski. Gure inguruko beste gordailurik ezagutzen baduzu edo bertako arduraduna bazara, indexazioa eskatzeko gurekin harremanetan jartzea eskertuko genizuke. Horretarako eprints@euskomedia.org helbidea erabil dezakezu.